Jon-Mirena Landa Gorostiza
UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko Katedraduna
UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedraren Zuzendaria
Aurkezpena
Hona hemen Jon-M. Landa irakaslearen web orria. Bertan beraren jarduerei, ikerkuntza-lerroei, edo lan zientifiko zein prentsan argitaraturiko iritzi artikuluei buruzko informazioa topatu ahal izango duzu.

Jon-M. Landa Zuzenbide Penaleko Katedraduna da, Euskalherriko Unibertsitateak duen Zuzenbide Fakultatean: Bizkaiko atalean hain zuzen ere. Era berean Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UPV/EHUko UNESCO Katedraren Zuzendaria da (http://www.katedraddhh.eus).

Bere ikerkuntza-lerro nagusiak honakoak dira: arrazakeria, xenofobia, diskriminazioa, gorroto-delituak, terrorismo, gizateriaren aurkako delituak bai eta penologia ere.

Landa irakaslea atzerriko hainbat unibertsitatetan ikerlari edota irakasle bisitari egondakoa da: besteak beste Hamburg (2000 DAAD), Heidelberg (2004) eta, azken aldi honetan, Lauterpatch Centre for International Law (Cambridge Unibertsitatea UK, 2010, 2011,2012, 2014), Viena (2016), Edinburgh (2018) eta Berlin (2019, 2022).

2005ean Vom Humboldt ikerkuntza-beka eskuratu zuen eta 2005eko azarotik 2009ko maiatza arte Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideetarako Zuzendaria izan zen, Justizia Sailean.

Egun, ikerkuntza taldeburua da, Espainiako Ministeritzak (I+D+I PID2020-115320GB-100) finantzaturik, gorroto delituen alorrean.

ORCID https://orcid.org/0000-0002-1871-6483